Kuluxka ez da arropa soil bat: zaintzatik sortzen den hari fin bat da, bihotzetik bihotzera lotzen duena. Ane eta Bego gara, pandemian hasi ginen bi esku, bi begi eta amets bat. 2023an arnasa hartu zuen markak, eta gure herriaren koloreak eta irudiak ehuntzen hasi ginen, Euskal Herriko ilustratzaileekin batera, gure tela propioak sortuz.

Ez dugu serie handirik egiten: pieza bakoitza eskaripean sortzen dugu, zure nahien arabera, eskuz eta patxadaz. Kuluxka artisautza da, haurtzaroaren goxotasuna eta gure herriaren nortasuna elkartzen diren tokia.