Lan egiteko modu erraza eta pertsonalizatua dugu: zure ideia entzun, proposamen bat egin eta eskuz sortzen dugu pieza berezi bat zuretzat.

c
Zuk zure nahia kontatzen diguzu (edo ideia!)

Zure ideia entzuten dugu: kolore berezi bat, izen bat brodatuta, edo opari pertsonal bat egiteko gogoa. Esan iezaguzu zer nahi duzun eta nori zuzendua dagoen, eta guk arretaz jasoko dugu zure eskaera, xehetasun guztiak kontuan hartuta. Zure gustuak eta estiloa dira gure abiapuntua.

c
Guk tela eta diseinu egokien proposamena egiten dugu.

Zure ideiaren arabera, ehun aukerarik egokienak eta diseinu proposamen txukunak prestatzen ditugu. Zurekin batera erabakitzen dugu zer konbinazio eta xehetasun izango dituen piezak, beti ere kalitatea, erosotasuna eta segurtasuna lehenetsiz. Horrela, zure ideia forma hartzen hasten da.

c

Eskuz sortzen dugu zure pieza, bakarra eta berezia.

Behin guztia adostuta, gure tailer txikian piezaren sorkuntza hasten dugu, maitasunez eta eskuz egina. Haur bakoitza bezalaxe, zure pieza ere bakarra izango da: mimoz jositako opari edo oroigarri berezia, urte luzez gordetzeko modukoa.